Softwarearen azken erabiltzailearen lizentzia hitzarmena MESEDEZ IRAKURRI ARRETAZ BEHEKO LIZENTZIA HITZARMENA, SOFTWAREA DESKARGATU, INSTALATU EDO ERABILI AURRETIK. SOFTWAREA DESKARGATUZ, INSTALATUZ EDO ERABILIZ GERO, BEHEKO BALDINTZAK ETA ZEHAPENAK ONARTUKO DITUZU. EZ BADITUZU ONARTZEN, EZ EZAZU SOFTWAREA DESKARGATU, INSTALATU EDO ERABILI. 1. SOFTWAREA «Softwarea» ordenagailu programa hau da (softwarea), banaketa katetik aparte, hau da, berdin da royaltyrik gabe deskargatu den (baliteke digitalki kodetutako eta makinek irakurtzeko moduko letra-tipo datuen ingerada zabalgarriak jasotzea, formatu berezian kodetuta) edo DVD zein bestelako datu euskarri fisiko batean lortu den, ordenagailu programarekin eta haren dokumentazio guztiarekin lotutako kode guztiekin, teknikekin, software tresnekin, formatuekin, diseinuarekin, kontzeptuekin, metodoekin eta ideiekin batera. 2. COPYRIGHT ETA JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEAK Honako hau ez da salmenta hitzarmen bat, lizentzia hitzarmen bat baizik. Konica Minolta Business Solutions Europe GmbH («Konica Minolta») softwarearen copyright eta bestelako jabetza intelektualeko eskubideen jabea da, edo horien jabeen lizentzia jaso du («Konica Minolta lizentzia hartzailea»); beraz, softwarearen eskubide guztiak eta haren edozer kopia Konica Minoltarenak edo Konica Minolta lizentzia hartzailearenak dira. Hitzarmen honek ez dizu inolaz ere Konica Minoltaren edo Konica Minolta lizentzia hartzailearen copyright edo jabetza intelektualeko eskubiderik ematen. Hitzarmen honetan adierazitakoaz gain, ez zaizu softwarearen patenteekin, copyrightarekin, izen komertzialekin, markekin (erregistratutakoak eta erregistratu gabeak) edo bestelakoekin lotutako eskubiderik, frankiziarik edo lizentziarik ematen. Softwarea copyright legeekin eta nazioarteko klausulekin babestuta dago. 3. LIZENTZIA Honen bidez, Konica Minoltak ematen dizun lizentzia besterezin mugatua onartzen duzu. Horrekin ondokoak egin ahal izango dituzu: (i) Softwarea zure ordenagailuan edo ordenagailuetan etxeko sare baten bidez instalatzea eta software honen diseinuak ahalbidetzen duen produktuarekin erabiltzea; (ii) goian deskribatutako ordenagailuetako erabiltzaileei softwarea erabiltzeko baimena ematea, beti ere erabiltzaile horiek hitzarmen honetako baldintzak betetzen badituzte; (iii) softwarea zure ohiko negozioan edo helburu pertsonaletarako soilik erabiltzea; (iv) softwarearen kopia bat egitea, softwarearen ohiko eta berariazko helburuetan erabiltzeko babes kopia moduan edo instalazio babes bezala; (v) softwarea hirugarren bati transferitzea, softwarearekin batera hitzarmen honen kopia bat eta dokumentazio guztia emanez, aintzat hartuz (a) softwarearen gainerako kopia guztiak hirugarren horri eman beharko dizkiozula edo suntsitu egin beharko dituzula, (b) transferentzia horrek Konica Minoltak zuri emandako lizentzia baliogabetzen duela, eta (c) hirugarrenak hitzarmen honetako baldintzak eta zehazpenak onartzen dituela bermatu beharko duzula. Hirugarren horrek ez baditu baldintzak eta zehapenak onartzen, ezingo diozu softwarearen kopiarik transferitu. 4. MUGAK (1) Konica Minoltaren idatzizko baimenik gabe ezingo duzu: (i) softwarearen kopiak erabili, kopiatu, aldatu, batu edo transferitu, hitzarmen honetan adierazi ez diren moduetan; (ii) softwarearen sortzeko, muntatzeko edo biltzeko alderantzizko eragiketa egin edo beste modu batean aztertu, legeak arautzen dituen moduetan soilik; (iii) softwarearen edo horren edozer kopien azpilizentziak eman edo softwarea eta horren kopiak alokatu, laga edo banatu; edo (iv) softwareko markak, logoak, copyright edo bestelako jabetza jakinarazpenak, legendak, sinboloak edo etiketak kendu, erabili edo aldatu. (2) Softwarea esportatuz gero, ez duzu inongo herrialdeko esportazioak kontrolatzeko legeak eta erregulazioak urratuko. 5. BERME MUGATUAK Softwarea «dagoen moduan» eman zaizu, beste inolako bermerik gabe. Hitzarmen honen berariazko baldintzek bestelako berme guztiak, inplizituak edo esplizituak, ordezten dituzte, eta Konica Minolta, haren afiliatuak eta Konica Minolta lizentzia hartzaileak ez dira softwarearekin lotutako bermeen, inplizituen edo esplizituen, erantzule izango ez eta, besteak beste, merkaturatzeko aukerarekin, helburu jakin baterako egokia izatearekin eta hirugarrenen eskubideak ez urratzearekin lotutako bermeenak ere. Berme ezespen honek ez die zure eskubide legalei eragiten. Ezespen hau ez badu lege aplikagarriak onartzen, ezespena legeak onartzen duen arte aplikatuko da. 6. KALTE-ORDAINEN MUGAK Konica Minolta, haren afiliatuak eta Konica Minolta lizentzia hartzaileak ez dira softwarea erabiltzean edo hura erabili ezin denean gerta daitezkeen galera ekonomikoen, datu galeren edo bestelako zeharkako kalteren, kalte bereziren, zigorren, istripuren edo ondorioren erantzule izango, nahiz eta Konica Minoltak, haren afiliatuek, baimendutako birmerkaturatzaileek edo Konica Minolta lizentzia hartzaileek kalte horien gaineko eta hirugarrenen erreklamazioen gaineko aholkularitza jaso duten. 7. LIZENTZIA EBAZTEA Lizentzia hau edonoiz ebatzi dezakezu, horretarako softwarea eta horren kopia guztiak suntsituz.. Lizentzia honetako baldintzaren bat betetzen ez baduzu ere hitzarmen hau ebatziko da. Hitzarmena ebatziz, dituzun softwarearen kopia guztiak suntsitu beharko dituzu. 8. LEGE ARAUTZAILEA Hitzarmen hau jatorrizko bezeroari softwarea banatzen zaion herrialdeko legeen arabera arautuko da. 9. BALIOGABETASUN PARTZIALA Jurisdikzio eskudunaren auzitegi edo administrazioko organismo batek hitzarmen honetako zatiren bat edo batzuk legez kontrakotzat edo baliogabetzat jotzen baditu, ebazpen horrek ez du eraginik izango hitzarmenaren gainerako zatietan, eta indarrean jarraituko dute legez kontrakotzat edo baliogabetzat jo ez badira. 10. AEB-ETAKO GOBERNUAREN AZKEN ERABILTZAILEENTZAKO JAKINARAZPENA 1995eko urriko 48 C.F.R. 2.101 erregulazioan definitutakoari jarraiki, softwarea «gai komertzial» bat da, eta 1995ko iraileko 48 C.F.R. 12.212 erregulazioari jarraiki, «ordenagailurako software komertzial» batez eta «ordenagailurako software komertzialari buruzko dokumentazioaz» osatuta dago. 1995eko ekaineko 227.7202-4 legearen bidez 48 C.F.R. 12.212 eta 48 C.F.R. 227.7202-1 erregulazioei jarraiki, AEBetako Gobernuaren azken erabiltzaile guztiak hemen adierazitako eskubideak soilik izango dituzte softwarea erostean. HITZARMEN HAU IRAKURRI, ULERTU ETA ONARTU DUZULA ETA HAREN BALDINTZAK ETA ZEHAPENAK BETE BEHARKO DITUZULA ADIERAZTEN DUZU. ALDEEK EZ DITUZTE HITZARMEN HONETAKO BALDINTZA ETA ZEHAPENEKIN BAT EZ DATOZEN ADIERAZPENAK EDO EREDUAK BETE BEHARKO. HITZARMEN HONEN ZUZENKETAK EZ DIRA INDARREAN JARRIKI ALDE BAKOITZEKO ORDEZKARI BAIMENDUEK IDATZIZ ETA SINATUTA AURKEZTU ARTE.